Arrigorriagakokomunikazioa
 
 
 
Udalekuen ordez, Arrigotxokoak eta Olgetan
 
 
Koronabirusaren krisia dela eta, eta EUDEL-en gomendioei jarraituz, UDALEKUAK bertan behera utzi zituen Arrigorriagako Udalak. Gerora, irizpide horiek aldatuta, eredu alternatibo batekin hasi ziren lanean Kultura eta Euskara sailak. Lan horren fruitua dira uztailerako prestatu diren Arrigotxokoak eta Olgetan programak.

Helburua, alde batetik, ume eta nerabeei aisialdian euskara indartzeko aukera bat ematea da, eta bestetik, gurasoei kontziliazioa erraztea. Egoera zein den kontuan hartuta, ezin izango da aurreko urteetako eskaintza mantendu, eta osasun irizpideak zorrotz jarraitzeak izango du lehentasuna. Arrigotxokoak Ludoteka eta Gaztegune zerbitzuaren baterako lana da, eta Olgetan programak Udalekuen formatu klasikoa ordezkatzen du.

Aurtengo eskaintza honako hau izango da:

ARRIGOTXOKOAK
* Herrigunea (LUDOTEKA): 4-5 urte (2015, urte bitartean jaiotakoak)
* Abusu: 5-11 urte (2009-2015. urte bitartean jaiotakoak)
* Herrigunea (GAZTEGUNEA): 12-17 urte (2003-2008. urte bitartean jaiotakoak)

OLGETAN
*Herrigunea: 6-11 urte (2009-2014. urte bitartean jaiotakoak)

INFORMAZIO GUZTIA: Hemen jarraian, udalaren web orrian, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta herriguneko eta Abusuko kultur etxeetan.
 
Izen emate orriak arrigorriaga.eus web orrian deskargatu ahal izango dira. 
 

 
 
 
 
 
 
INFORMAZIO GUZTIA: 
 
Arrigotxokoak (2015) 
 

 
 
INFORMAZIO GUZTIA: 
 
Arrigotxokoak (2003-2008)
 

 
 
INFORMAZIO GUZTIA:
 
Olgetan
(2009-2014)
 
 
 OHARRA:
 
 Datorren astetik aurrera, 3. fasean sartuta, astean bitan jasoko duzu buletina, asteartetan eta ostiraletan.
 
 
 
Bizitzeko hobetu
 
Arrigorriagako Udala
Urgoiti pasealekua 57
944 020 200
48480 Arrigorriaga
Facebook
Twitter
Flickr
Instagram
YouTube
 
 

Mezu hau honako helbideari bidali zaio

Email hau jaso duzu Arrigorriagako udalaren inguruko informazioa jasotzea eskatu duzulako

 
 
© 2020 Arrigorriagako udala